XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) konpainia bateko mandatari gisa aritu zen.

Hamabost urte iraun zuen, oker ez banago.

Ospitalera joan zen.

Ez zen, ordea, han hil.

Bere gelan hil zen.

Nire amak sekula ez zuen hitz egin seme hartaz.

Sekula ez zen kexatu.

Sekula ez zion inori armairu-miatzailearen berri eman.

Delitu baten antzekoa izan zen amatasun hura.

Ezkutuan gordetzen zuen.

Ulertezina irudituko zitzaion, ezin azaltzeko modukoa bere semea berak bezala ezagutzen ez zuen inori, Jainkoaren aurrean baizik ez aitortzekoa.

Arrunkeriak esaten zituen hari buruz, huskeriak, beti berdinak.

Nahi izanez gero hiruretan argiena izango zatekeela.

Artistena.

Finena.

Baita ama gehien maite izango zukeena ere.

Ondoen ulertu zuena, azken finean.

Ez omen zekien seme batengandik halakorik espero zitekeenik, halako intuiziorik, hain samurtasun sakonik.

Beste behin ikusi genuen elkar, neba gaztea aipatu zidan, hila baitzen.

Esan zuen: Zer gauza ikaragarria heriotza hau, izugarria, gure senide gaztea, gure Paulo txikia.

Irudi bat gelditzen da, gure arteko harremanarena: bazkari bat, Sadec-en.

Hortxe gaude, jangelako mahaian bazkaltzen.

Hamazazpi urte ditu batak eta hemezortzi besteak.

Ama ez dago gurekin.

Neba gazteak eta biok nola jaten dugun begira daukagu neba nagusia; gero, sardeska utzi, eta neba gazteari begira jarri da.

Denbora luzean hari begira egon eta, bat-batean, izugarrikeria bat esan dio lasai asko.

Janariari buruzkoa da esaldia.